Joanes Bakaikoa

"Hasieratik argi genuen gure borroka pilotari guztien aldekoa zela"

EPEL-ek (Esku Pilota Enpresen Ligak) eta pilotariek lortutako akordioarekin "oso pozik" dagoela azaldu du Joanes Bakaikoak, "egin ditugun aldarrikapen gehienak kontuan hartu direlako eta akordioa sektoriala delako, pilotari guztiei eragiten diena". Hemendik aurrera soilik "pilotaz hitz egitea" espero du.