Etxarri Aranazko sei presoen etxeen aurretik pasa zen manifestazioa, eta presoei besarkada erraldoia bidali zitzaien. Sareko arduradunek azaldu zuten Ilbeltzean Bilbon egiten den manifestazio erraldoia aurten ezingo dela egin, pandemiagatik, baina ilbeltzaren 9an 17:30ean Euskal Herriko herri guztietan presoen alde kalera ateratzera deitu zuten. "Urtero Bilbora joaten ginenak, gure herrietan aterako gara" aipatu zuten.