Abesbatzaren 50. urteurrenaren erakusketa

Guaixe 2020ko abe. 2a, 12:05
Etxarri Aranazko abesbatza duela 25 urte. ARTXIBOA

Bihar, abenduak 3, 17:00etan, Etxarri Aranazko abesbatzaren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa mustuko dute, Maiza kaleko 60. zenbakian. Erakusketa abenduan egonen da ikusgai. 

Etxarri Aranazko Abesbatzaren aro modernoaren 50. urteurrena ospatzen hasi da aurten, eta abenduaren amaieran emanen duten kontzertuaren aurretik, erakusketa mustuko dute bihar, abenduak 3, 17:00etan, Maiza kaleko 60. zenbakian. Abesbatzaren erakusketa abenduaren 4, 5, 6, 7, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26 17:00etatik 19:00etara eta 8an 13:00etatik 14:30era egonen da irekieta. Hilabete hauetan abesbatzak lan handia egin du taldearen historia ezagutzeko. 

Erlazionatuak

Mende erdia baino gehiago

Erkuden Ruiz Barroso 2020 urr 06 Etxarri Aranatz