Apeztegia Iruñeko espetxera ekarriko dute

Guaixe 2020ko abe. 15a, 13:42

Toledoko Ocañako espetxean dago preso, 520 km-ra. 

Espainiako Espetxe Erakundeak Karlos Apeztegia Jaka presoa Iruñeko espetxera ekarriko duela iragarri zuen ostiralean. Presoa gaur egun Ocañako espetxean dago preso, bigarren graduan. Ama etxarriarra duen presoa lau urteko zigorra betetzen ari da 2018ko lastailaren 17tik. Apeztegiak bigarren aldia du kartzelan; duela zazpi urte aske gelditu zen 22 urteko espetxe zigorra bete ondoren. 

Erlazionatuak