Abesbatzaren erakusketa Errege egunera arte ikusgai

Guaixe 2020ko abe. 29a, 12:17

Etxarri Aranazko abesbatzaren 50. urteurreneko erakusketa larunbatean zen despeditzekoa, baina Errege egunera arte luzatu dute hura ikusteko aukera. 

Koralaren 50 urteko ibilibidea jaso du erakusketak argazki, bideo, partitura, gailu, sari eta bestelakoen bidez. Abenduaren 3an zabaldu zen erakusketa Maiza kaleko 60. zenbakian dago ikusgai, garai bateko Familia Gurasoen elkartearen egoitzan. Abenduaren 26an, ilbeltzaren 3an eta ilbeltzaren 6an 13:00etatik 14:30era eta abenduaren 28an, 29an, 30ean, ilbeltzaren 2an eta 4an 17:00etatik 19:00etara izanen da irekita. 

Erakusketako argazkien kopiak eskatzeko aukera dago, bestela, ikusgai dauden argazki ugari jasotzen dituen egutegia eskuratzeko aukera dago ere.

Erlazionatuak

Mende erdia baino gehiago

Erkuden Ruiz Barroso 2020 urr 06 Etxarri Aranatz