'Zama doinuz arindu' jaialdi berezia

Guaixe 2021ko urt. 14a, 11:09

Seigarren urtez "espetxe politikak sortzen duen sufrimendu eta zama guztia arintzeko" Etxarri Aranatzen antolatzen den jaialdia eginen da igandean, urtarrilaren 17an. Egoerak behartuta aurtengo ikuskizuna online izanen da.

Azken bost urettako arrakasta ikusita, Etxarri Aranazko Sare herritarrak eta herriko presoen senide eta lagunek aurten ere Zama doinuz arindu jaialdia antolatzea erabaki dute. Egoera berezia dela eta, aurtengo edizioa Internet bidez izanen da; hortaz, sarrerak erosten dutenek urtarrilaren 17an, igandean, jaialdia ikusteko esteka jasoko dute. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eta Xapatero eta Laku Ona tabernetan salgai daude, 10 eurotan. Jaialdia presoen eta senideen "zama" arintzeko sortu zen, eta aurten "okerrera" egin duela aipatu dute antolakuntzatik. Beraz, jaialdiarekin aurrera egin "beharra" zegoela nabarmendu dute. 

Eñaut Elorrietak, Erramun Martikorenak, eta Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco taldeek parte hartu dute aurtengo jaialdian. Gainera, besteak beste, Xabier Silveirak, Spray-k eta Erlantzek ere parte hartuko dute.