Karasatorre hurbildu eginen dute

Guaixe 2021ko ots. 9a, 10:45
Preso eta iheslariak etxeratzea eskatzeko egindako manifestazioa.

Castello II-ko kartzelatik (480 kilometrora) Kantabriako El Duesoko espetxera eramanen dute (180 km-ra).

Espainiako Espetxe Erakundeak hiru preso hurbildu eta beste bi Euskal Herriratuko zituela jakinarazi zuen ostiralean. Hurbilduko dituzten presoen artean Juan Ramon Karasatorre Aldaz etxarriarra dago. Gaur egun Albocasserko Castello II kartzelan preso dago, 480 km-ra eta handik Kantabriako El Dueso espetxera eramanen dute, 180 km-ra. El Dueso kartzelan Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) hamar kide daude gaur egun preso. 

Etxarriarrak zigor luzea du. Besteak beste Gregorio Ordoñez PPko burua, Enrique Nieto Viyella Poliziako inspektore burua eta Mariano de Juan Santamaria Loiolako kuartelean destinatutako Armadako brigada 1995ean hiltzeagatik zigortu zuten. 2013ko azaroaren 28tik dago kartzelan eta zigorraren hiru laurdenak 2029an beteko ditu. Indarkeriaren erabilera errefusatu eta biktimei eragindako mina ordaintzeko nahia adierazi ondoren, Karasatorre bigarren gradura pasatzea erabaki du Espainiako Espetxe Erakundeak, beraz, espetxe onurak lortzeko aukera luke etxarriarrak.

Sakanako EPPKko sei presoetatik oraingoz bakarra hurbildu dute Euskal Herrira: Luis Mariñelarena Garziandia. A Coruñako kartzelatik Palentziako Dueñas espetxera lekualdatuko zutela iragarri zuten urte akaberan, eta hala egin dute. Senide eta lagunek presoa bisitatzeko 600 km egitetik 310 egitera pasa dira. Espetxe berean Asier Carrera Arenzana etxarriarra dago preso. Guztira EPPK-ko zortzi kide daude gaur egun Dueñasen. 

Preso etxarriarren helbideak

Juan Ramon Karasatorre Aldaz


Castellón II Centro Penitenciario


Paraje Mascarell s/n, acceso CV-129, km. 
5

12.140 Albocasser (Castellón)

Luis Mariñelarena Garziandia


Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario


Carretera P-120


34.210 Dueñas (Palencia)

Asier Karrera Arenzana


Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario


Carretera P-120


34.210 Dueñas (Palencia)

Unai Parot Navarro


Puerto III Centro Penitenciario


Ctra. Jerez-Rota, km. 


11.500 Puerto de Santa María (Cádiz)

Oihan Barandalla Goñi


Lannemezan Centre Pénitentiaire


Chemin de la Plaine


B.P. 166

5.307 
Lannemezan Cédex

Jon Gurutz Maiza Artola


Lannemezan Centre Pénitentiaire


Chemin de la Plaine


B.P. 166

5.307 
Lannemezan Cédex