Intsumisioaren inguruko dokumentala Etxarrira iritsiko da

Guaixe 2021ko ots. 18a, 10:47
Intsumisio garaiko argazki zaharra. ARTXIBOA

Bihar, otsailak 19, ostirala, 18:00etan, 'Bi urte, lau hilabete eta egun bat' filmaren proiekzioa izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Ondoren, solasaldia eginen dute. 

1990ko hamarkadan intsumisioaren mugimenduak indar handi izan zuen Euskal Herrian. Derrigorrezko soldaduska bertan behera utzi zenean, intsumisioaren mugimendua ere amaitu zen, amaiera "gazi gozoa" Lander Garrok azaldu bezala. Garrok intsumisioari buruzko Bi urte, lau hilabete eta egun bat film dokumentala egin du. Iruñeko kartzela zaharraren eraistea da dokumentalaren oinarria, izan ere, bertan egondako hainbat intsumisu iruindar bota aurretik kartzelan sartu ziren eta haien ziega izandakoan bere burua grabatu zuten. Hortik abiatuta mugimenduaren historian errepasoa egiten du dokumentalak, intsumiso horien begietatik kontatuta. Bihar, ostirala, otsailak 19, 18:00etan, film dokumetalaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Ondoren, solasaldia izanen da. 

Erlazionatuak

Samurtasuna eta nostalgia

Erkuden Ruiz Barroso 2020 abe 01 Lizarraga