Sanferminetako kontakizun etxarriarra

Guaixe 2021ko ots. 23a, 11:15

Xabi Mintegi 'Amanece en San Fermin' liburuarekin. UTZITAKOA

Xabi Mintegik 'Amanece en San Fermin' liburua Etxarri Aranazko kultur etxean aurkeztuko du larunbatean, otsailaren 27an, 19:00etan. Gonbidapenak udaletxearen webgunean har daitezke. 

Duela hamar urte, aurten hamaika, Xabi Mintegi etxarriarra entzierroetan parte hartzen hasi zen. Ordutik, entzierroak bizitzeko modu bat bihurtu dira, eta bizitutako guztia Amanece en San Fermin liburuan bildu du. Liburua abenduaren 5ean aurkeztu zuen Iruñean eta arrakasta handia izan du; dagoeneko laugarren edizioa publikatu du. Larunbatean, otsailaren 27an, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean aurkeztuko du. Monika Arratibel Goñiren laguntza izanen du Mintegik aurkezpenean. Sarrera doakoa da eta Etxarri Aranazko udalaren webgunean lor daitezke.