'Kirolak' ikuskizuna eta 'Aizkora' dokumentalaren emanaldia bertan behera

Guaixe 2021ko api. 14a, 11:58
Laida Aldazen 'Kirolak' ikuskizuna bertan behera gelditu da, momentuz. UTZITAKOA

Apirilaren 17an eta 24an Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldiak bertan behera gelditu direla jakinarazi dute Etxarriko Udaleko Kultur zerbitzutik. Data berriak jakinaraziko dituzte. Liburuaren egunaren ekimenak maiatzaren 7ra atzeratu dute. 

Osasun krisialdiagatik Etxarri Aranatz eta Arbizu perimentralki itxiko dituzte bihartik aurrera eta apirilaren 29ra arte, eta, ondorioz, tarte horretan Etxarri Aranazko kultur etxean egin behar ziren emanaldiak bertan behera utzi dituzte.

Larunbatean, apirilaren 17an, Laida Aldaz etxarriarraren Kirolak herri kirolak eta dantza garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna izanen zen. Gainera, Aizkora dokumentalaren proiekzioa egin behar zuten ere. Bestetik, apirilaren 24an, Pantha Rei taldearen Tira aurrera familiarteko antzerki ikuskizuna izanen zen. Bi emanaldiak aurrerago eginen dituztela esan dute Kultura zerbitzutik, eta data berriak zehazten dituztenean jakinaraziko dute. Hortaz, sarrerak erosi dituztenek data berrirako gorde dezakete. 

Apirilaren 22an, osteguna, Liburuaren eguna ospatu behar zuten Etxarri Aranatzen. Egoera dela eta atzeratzea erabaki dute, eta ekimenak maiatzaren 7an eginen dituzte. Besteak beste, liburu trukea eta salmenta, ipuin kontalaria eta Etxarriko idazleen liburuen salmenta eta sinadura izanen dira. 

Arbizun bihar egonen zen Preso politikoen nazioarteko egunaren harira Sakanako Sortuk antolatutako Euskal preso politikoen egoera hitzaldia bertan behera uztea erabaki dute ere. 

Erlazionatuak

Dantzariaren natura

Erkuden Ruiz Barroso 2021 api 07 Etxarri Aranatz