Carrera Martutenera lekualdatu dute

Guaixe 2021ko api. 29a, 18:33
Etxarriarrak presoen etxeratzea eskatzen. Artxiboa.

Iragarritako lau preso etxarriarren kartzela aldaketak egin dituzte.

Asier Carrera Arenzana etxarriarra Palentziako Dueñas espetxetik (310 km-tara) Donostiako Martutenera eraman zuten ostiralean. Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak martxoaren 5ean iragarri zuen presoaren lekualdaketa. Hasieran Arabako Zaballara lekualdatuko zutela jakinarazi bazuen ere, azkenean Martutenera eraman dute. COVID-19 gaitzak ezarritako kartzelako protokoloari segituz, Carrerak 15 eguneko berrogeialdia pasa beharko du espetxean. Pandemiagatik seme-alabekin aurrez aurreko bisitarik gabe egon zen eta, azkenik, martxoaren 27an halako bat izateko aukera izan zuen. Martutenen Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bederatzi preso zeuden hilaren 19an.

Carrerarenarekin iragarritako preso etxarriarren lekualdaketa guztiak gauzatu dira: Cadizko Puerto III kartzelan (1.020 km ) preso zegoen Unai Parot Navarro hilaren 14tik Leongo espetxean (370 km) dago; Juan Ramon Karasatorre Aldaz Castellon Albocassereko espetxetik (480 km) Kantabriako El Duesoko espetxera (170 km) eraman zuten apirileko bigarren astean eta Luis Mariñelarena Garziandiarena A Coruñatik (600 km-tara) Palentziako kartzelara (310 km-tara) eraman zuten urte hasieran. 

Preso etxarriarren helbideak

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)
  • Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    20.014 Donostia (Gipuzkoa)
  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon
    Paraje Villahierro
    24210 Mansilla de Las Mulas (León)
  • Jon Gurutz Maiza Artola
    Lannemezan Centre Pénitentiaire
    Chemin de la Plaine
    B.P. 166.307 
    Lannemezan Cédex