Apeztegia Donostiara lekualdatuko dute

Guaixe 2021ko mai. 13a, 18:44
Presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea.

Ocaña I espetxetik Iruñekora eraman zuten lehenik eta orain Donostiakora. 

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak Karlos Apeztegia Jaka berriro lekualdatuko duela jakinarazi zuen ostiralean. Toledoko Ocaña I espetxean eman zuen zigorraren zati handi bat eta abenduaren 11n Iruñeko espetxera eramanen zutela jakinarazi zuen Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Iruñean aste batzuk eman ondoren, oraingoan Martutenekora eramanen dute. 

Etxarrin familia duen preso nafarra, atxilotzeko garaian Gipuzkoan bizi zen. 2018ko lastailaren 17an kartzelatu zuten. “Erakunde terroristako kide” izatea egotzi eta 4 urteko espetxe zigorra betetzen ari da. Aurretik kartzelan beste 22 urte egin zituen. Apeztegiak espetxe zigorraren hiru laurdenak lastailean beteko ditu. Presoen senideen elkarteak, Etxerat-ek jakinarazi duenez, hilaren 3an Euskal Preso Politikoen Kolektiboko zazpi preso zeuden Donostiako kartzelan. Arabako Zaballako kartzelatik hara lekualdatuko dute ere Asier Karrera Arenzana etxarriarra.

Preso etxarriarren helbideak

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)
  • Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)
  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    20.014 Donostia (Gipuzkoa)
  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon
    Paraje Villahierro
    24210 Mansilla de Las Mulas (León)
  • Jon Gurutz Maiza Artola
    Lannemezan Centre Pénitentiaire
    Chemin de la Plaine
    B.P. 166.307 
    Lannemezan Cédex
Erlazionatuak