Etxarri Aranazko Abesbatzaren kontzertua igandean

Guaixe 2021ko eka. 24a, 10:37
Etxarri Aranazko Abesbatza EITBko 'Ahotsak' saioan. ARTXIBOA

'Grandes hitos' 50. urteurrenaren kontzertua eginen dute ekainaren 27an, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan. 

2021. urtean Etxarri Aranazko Abesbatzak 50 urte beteko ditu, eta ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Abenduan urteurren egitaraua hasiera eman behar zioten kontzertu berezi batekin, baina osasun egoera zela eta, bertan behera utzi behar izan zuten. Pandemia egoera hobera egin duenez, Grandes hitos kontzertua igandean, ekainaren 27an, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan eginen dute. Abestien bidez abesbatzaren ibilbidearen laburpena eginen dute kontzertu honetan.

Informazio gehiago ostiraleko Guaixe Astekarian. 

Erlazionatuak

Mende erdia baino gehiago

Erkuden Ruiz Barroso 2020 urr 06 Etxarri Aranatz