Hiketan aritzeko, ikasi

Guaixe 2021ko urr. 5a, 09:04

Etxarriarrak plazan. ARTXIBOA

Ikastaroan izena emateko epea ostiralean despedituko da 

Etxarri Aranazko Udalaren ikastaro eskaintzaren barruan, bigarren urtez jarraian, hiketa ikastaroa dago. Lastailetik abendura arteko zortzi saio izanen dira, larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara, udaletxean. Izena eman nahi duenak lastailaren 8ra arteko epea du. Horretarako, udaletxetik pasa beharko du bulego ordutegian (10:00etatik 14:00etara), kultura@etxarriaranatz.eus e-posta helbidera idatziz edo www.etxarriaranatz.eus web orriaren bidez. 25 euro ordaindu beharko dira.