Kantautore itxura duen taldea

Guaixe 2021ko urr. 5a, 10:34

Nahiak Nahi kontzertuan. ARTXIBOA

Nahiak Nahi taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean, urriak 8, 21:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Bira Nafarroan Barna programaren barruan ariko da. 

Gitarra erosi eta hainbat tokitan jotzen hasi zen Nahia Ojeta. Pandemiaren aurretik, 2020aren hasieran, Jarrera bidea da diskoa kaleratu zuen, eta kontzertu gutxi eskaini zituen. Pandemia bat tarteko, agertokietara gogoekin itzuli da eta ostegunean, urriaren 8an, 21:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean kontzertua eskainiko du, Bira Nafarroan Barna programaren barruan. Programak Sakanan eskainiko duen  hirugarren eta azken emanaldia da. 

Ojetak abestiak egin zituen, eta, ondoren, musika banda sortu zuen. Lagunekin elkartu zen eta diskoa grabatu zuten elkarrekin. Besteak beste, diskoan Chica Sobresaltok kolaboratu du. Jarrera bidea da zortzi abestiz osatuta dago, baina Ojetak abestiak egiten jarraitzen du. Pop-rock estiloa nagusitzen da, baina kantautore ukituekin. Kantautore itxura duen taldea da, beraz, Nahiak Nahi. 

Erlazionatuak