Hizketan

"Orain Promozioko finalerdietara sailkatzea da helburua; gero, ikusiko da"

Maider Betelu Ganboa 2021eko urriaren 15a

Joanes Bakaikoa Satrustegi pilotari etxarriarrak Promozioko Lau eta Erdiko ligaxkako bigarren jardunaldian Ibai Zabala Gandarias izanen du aurkari bihar, larunbata Labriten

Promozioko ligaxkako lehendabiziko jardunaldian Elordi 5 tantotan uztetik eta belauneko lesioa gainditzetik iritsiko da etxarriarra Labriteko partida erabakigarrira, eta bere lehen helburua finalerdietarako sailkatzea dela adierazi du. Gero, gerokoak. "Lesiotik atera berri naiz, eta sentsazio onak ditut" azaldu du.