Izaskun Mujika Mujika Ihabarren bizi den aktorea Ilazki da. Ilazkik desio bat dauka: ahizpa bat izatea. Graziana bere ama da, eta bien artean gatazka dago. Bat-batean beste pertsonaia bat agertzen da; gurasorik gabe gelditu den neskato bat , Grazianaren bidean jartzen dena. Alaba berri bat dauka, eta Ilazkik ahizpa berria. Ilargiaren atzean antzezlanak gai "oso indartsuak" lantzen dituela esan du Mujikak, eta "haurrendako zoragarria" da. Maialen Diezen lana da, eta taularen gainean eta atzean denak emakumeak dira. Larunbatean, urriaren 23an, 17:30ean, Etxarri Aranazko kulturan eskainiko dute. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke udaletxean edo udaletxearen webgunean.