Euskal Herrian arteak eta kulturak duen "ahulezia nabariari" aurre egiteko Udalbiltzak 'Geuretik sortuak' ekimena antolatu zuen. Proiektuaren bidez parte hartzaileek egonaldi artistikoak egin dituzte, eta Yolanda Arrieta bizkaitarra Etxarri Aranatzen astebetez egon zen ipuin proiektu bat idazteko. Egonaldi horretan idazlea herriko kaleetatik eta basoetatik ibili zen, eta herritarrekin hitz egiten egon zen. Orain, proiektu horretatik sortutako lana aurkeztuko du: Hamazazpigarrenean aidanez. Aurkezpena ostegunean, otsailaren 3an, 19:00etan, izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.