Hotz handiarekin jokatu zen Etxarri Aranazko Txakurkrosa, kanpineko inguru ikusgarrietan. Triku Trailek 6 kilometroko zirkuitua prestatu zuen, azken eguneko izotzengatik lehorra zegoena, eta partaideek ziztu bizian osatu zuten ibilbide ederra: bizikletak eta patinak 12 minutu pasaren bueltan, eta korrikalariak 18 minututik gora. Lau sakandar lehiatu ziren guztira: Juan Bautista Urtasun (patina), Igor Lanz (bikejoringa), Israel Arbizu (txakur krosa) eta Harriet Artieda (txakur krosa). Lasterketak irudi ikusgarriak utzi zituen.