Alerta Gorria eta Nafarroa 1512 taldeak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko ots. 16a, 10:19

Alerta Gorria taldearen

Etxarri Aranazko Gaztetxearen eta Gazte Asanbladaren urteurren ospakizunen barruan Arbizuko musika taldeen kontzertua izanen da larunbatean. Sarrerak agortu dira. 

Alerta Gorria eta Nafarroa 1512 street-punk taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, otsailak 19, 23:00etan, Etxarri Aranazko gaztetxean. Emanaldiak espektazio handia sortu zuen eta eskari handia zela eta, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak sarrerak aurretik saltzea erabaki zuen. Ordu erdian sarrerak agortu ziren. 

Alerta Gorria eta Nafarroa 1512 taldeek hamar urte baino gehiago daramatzate oholtzaren gainean. Lehenengoak Ametsgaizto bihurtu arte diskoa kaleratu zuen 2019an, hamar urte betetzen zituenean, eta bigarrenak Iraungo du diskoarekin ospatu zuen hamargarren urteurrena 2020an. Street-punk eta Oi estiloetan mugitzen dira biak, eta eszenatokia elkarbanatzera ohituta daude, izan ere, herriko lagunak dira. Musika egitera elkartzen diren bi lagun talde bezala hasi ziren. 

Erlazionatuak

"Zuzenekoan entzuteko musika da gurea"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 api 12 Arbizu

Esaten dutena dira

Erkuden Ruiz Barroso 2020 abe 30 Arbizu