Maiza Martuteneko espetxera lekualdatu dute

Guaixe 2022ko mar. 10a, 12:25
Maizen egoeraren larritasuna salatzeko murala Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Preso etxarriarra Lannemezaneko espetxean zegoen.

Etxerat erakundeak jakinarazi duenez, Jon Gurutz Maiza Artola etxarriarra Frantziako Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 km-ra) Martuteneko espetxera hurbildu dute. Frantzian hogei urteko zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zaizkiola, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea. Espainiak haren kontrako hiru estradizio eskaera eginak ditu. 

Maizak 71 urte ditu, 14 urte eta erdi daramatza kartzelan. Etxarriarra gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago, honako gaitzak baititu: ikusmen zorroztasunaren galera (ezkerreko begiko erretina-askatzea berriki, eta eskuinekoa galera haurtzarotik), diabetes Mellitus-II, dislipemia, hipertentsioa eta fibrilazio aurikularra. Bere adina eta gaitzengatik Maizaren askatasuna aldarrikatzen duen dinamika lanean dago Etxarri Aranatzen 2019ko otsailetik. 

Etxarriarrak 1978an ihes egin zuen, eta 2007ko uztailan atxilotu zuten Rodezen (Frantzia). Martutenen egon aurretik La Santé,  Saint Maur eta Lannemezaneko espetxeak ezagutu ditu. Donostiako espetxean beste bi preso etxarriar daude Asier Karrera Arenzana eta Karlos Apestegia Jaka. Beste hiru preso etxarriar daude: Luis Mariñelarena Garziandia Palentzian dago preso, Juan Ramon Karasatorre Aldaz Kantabrian eta Unai Parot Navarro Leonen. 

Etxarri Aranazko presoak 

  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Karlos Apestegia Jaka
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Jon Gurutz Maiza Artola
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Luis Mariñelarena Garziandia
    Dueñas – La Moraleja Centro Penitenciario
    Carretera P-120
    34.210 Dueñas (Palencia)

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. El Dueso, Cantabria
    Avda. de Berriá, s/n
    39740 Santoña (Cantabria)

  • Unai Parot Navarro
    C.P. Leon Paraje Villahierro
    4210 Mansilla de Las Mulas (León)