Gure Eskuk Pirinioetako Bidea aurkeztuko du

Guaixe 2022ko mar. 24a, 08:53

Pirinioetako bidea ekimenaren aurkezpena Bilbon.

Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatzeko mobilizazioa antolatu du dinamikak garilaren 2rako, Kataluniako beste eragile batzuekin batera, eta ostegunean, Etxarri Aranazko kultur etxean aurkeztuko dute. 

Kataluniako plataforma batzuekin elkarlanean, Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Jaizkibel eta Benasque arteko Pirinioetako 300 gailur baino gehiago argiztatuko ditu. Gure Eskuk “herriaren burujabetza helburu, prozesu kolektibo bat sustatu du hasieratik”. Eta Etxarri Aranatzen, ostegunean, 18:00etan, kultur etxean, aurkeztuko duen Pirinioetako Bidea - Via Pirinenca ekimenaren bidez “konexioa eta lankidetza berreskuratzeko gonbidapena” egin du. 

Katalan eta euskal herritarrek “gure herrien autodeterminazio eskubidearen alde garilaren 2an 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu”. Gure Eskuko kideek adierazi dutenez, “erronka kolektibo erraldoi bat dugu aurrean; herria batu, saretu eta ahalduntze prozesu honetan, burujabetzarako bidean, salto kualitatibo eta kuantitatibo bat ematera goaz”. Horregatik, etxarriarrak ekimenaren aurkezpenera joateko gonbita dituzte.