Urte guztian barna ekitaldiak eta jarduerak eginen badituzte ere, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladako (EGA) kideek hasieratik argi utzi zuten garagarrilaren hasierako ospakizunak bereziak izanen zirela. Data horiek bigarren gaztetxearen mustutzearekin bat egiteaz aparte, urtetan EGAk antolatutako Euskal Festa eta Haurren Eguna ere data horien inguruan ospatzen baitira. Gazte ugarik bat egin zuten urteurren bikoitzaren garagarril hasierako egitarauaren aurkezpenean. Baita urtetan gazte erakundeko kide izandakoak eta haiek lagundu zituztenak ere.
EGAko kideek esan zutenez, “adin guziteko pertsonendako egitaraue antolatu diau”. Gaineratu zutenez, “antolatu ttugun lau egun hoik, bereziki, ilusio, ahalein eta lan karga handis beteiko egunek izenen die”. EGAtik etxarriarrak “urte guztiyen, ta batez e, lau egun berezi hoiten einen dien ekimenetan parte hartzia animetu nehi zeittuztegu”.
Egitaraua
- Garagarrilak 3, ostirala
19:00 Gaztetxearen dokumentalaren aurkezpena, kultur etxean.
22:00 Zea Mays, ikastolako patioan. - Garagarrilak 4, larunbata. Euskal festa
10:00 Eragileen azoka, plazan.
11:00 Herri kirolak. Konbinatuak (Andra Mari ikastola), aizkora erakustaldia (Sakanako aizkora eskola) eta Aitor Oiarbide harri jasotzailearen erakustaldia.
12:00 Etxajua.
12:30 Etxarrin Kantuz.
14:30 Bazkaria, plazan.
17:30 Elektro txufla elektrotxaranga.
20:00 Kontzertuak: Kaleko Urdangak, Unidad Alavesa, KOP, Los Zopilotes Txirriaus eta Tirri eta Tery dj-ak, ikastolako patioan.
EGAk egun horretan baserritarrez janzteko deia egin du. - Garagarrilak 5, igandea. Haurren eguna
12:30 Herriko erraldoien konpartsa.
16:30 Binakako lasterketa, Andra Mari ikastolak antolatuta, plazan.
19:00 Go!azen, ikastolako patioan. - Garagarrilak 7, asteartea. Gaztetxearen XV. urteurrena
18:30 EGAren eta gaztetxearen historiako material eta argazki erakusketa, gaztetxean.
19:00 Ohoresko aurreskua, gaztetxean.
19:30 Auzatea.
Oharrak
Ostiraleko kontzerturako txartelak Leku Ona tabernan, aurretik 12 euro, bertan 15.
Larunbateko bazkarirako txartelak 15 eurotan Leku Ona eta Xapatero tabernetan eskuratu daitezke.
Larunbateko kontzertuetarako txartelak Xapatero tabarnan, aurretik 15, bertan 18.
Igandeko emanaldiko sarrerak 8 eurotan eskolan eta ikastolan. 3 urtetik beherakoek doan.