Euskal festak eta urteurren ospakizunak elkartzen direnean

Guaixe 2022ko mai. 9a, 14:58
Etxarri Aranazko gaztetxea. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladaren eta gaztetxearen urteurrenak ospatzeko ekainaren 3an, 4an eta 5ean, Euskal festetan, egitarau osatua antolatu dute. Gaztetxearen urtemuga eguna ekainaren 7an ospatuko dute. 

Infernuko sube auspotzen sei ziaun lelopean ospatzen ari dira Etxarri Aranazko Gazte Asanbladaren 40. urteurrena eta Gatetxearen 15. urteurrena, eta ekainaren 3an, ostiralean, bi zita garrantzitsu dituzte: 19:00etan Gaztetxeko dokumentalaren aurkezpena eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean, eta 22:00etan, Ikastolako patioan, Puraposse eta Zea Mays taldeen kontzertua izanen da. Zea Maysen 25. urteurrena da ere. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean.

Ekainaren 4an, larunbata, Euskal festa izanen da, eta 10:00etatik aurrera eragileen azoka eginen dute plazan. 11:00etan herri kirolak egonen dira eta 12:00eta festen txupinazoa botako dute. 12:30ean Etxarrin kantuz aterako da, bazkaria egonen da eta bazkalostean Elektrotxufla elektrotxarangak kaleak girotuko ditu. 

20:00eta urteurren jaialdia hasiko da, ikastolako patioan: Kaleko Urdangak, Unidad Alvesa, Kop, Los Zopilotes Txirriaus eta DJ Tirri ta Tery taldeen kontzertuak izanen dira. Dagoeneko sarrerak agortu dira, baina maiatzaren 22ra arte bi sarreren zozketa egiten ari dira Etxarriko Gazte Asanbladaren Instagram kontutik. 

Ekainaren 5ean, igandea, euskal festen haurren eguna ospatuko dute Etxarri Aranatzen eta 12:30ean herriko erraldoiek konpartsa aterako da. 16:30ean Andra Mari ikastolak antolatutako binakako lasterketa izanen da eta 19:00etan, ikastolako patioan, Go!azen emanaldia izanen da. 

Gaztetxearen urteurren eguna ekainaren 7an izanen da, asteartea, eta 18:30ean gazte asanbaldaren eta gaztetxearen historia errepasatuko dute material eta argazki erakusketaren bidez, gaztetxean. 19:00etan urteurrren ohorezko aurreskue dantzatuko zaio eta, ondoren, auzatea eginen dute. 

Egitaraua

Ekainak 3, ostirala
Urteurrenaren hasiera

  • 19:00, kultur etxea
    Gaztetxeko dokumentalaren aurkezpena
  • 22:00, ikastolako patioan
    Kontzertuak: Puraposse eta Zea Mays

Ekainak 4
Euskal festa

  • 10:00etatik aurrera, plazan
    Eragileen azoka
  • 11:00
    Herri kirolak:
    Kobinatuak: Andra Mari ikastola
    Aizkora erakusketa: Sakanako Aizkora Eskola
    Harri jasotzaileen erakusketa: Aitor Oiarbide topo
  • 12:30
    Etxarrin kantuz
  • 14:30, plazan
    Bazkaria
  • 17:30
    Elktrotxufla elektrotxaranga
  • 20:00, ikastolako patioan
    Kontzertuak: Kaleko Urdangak, Unidad Alvesa, KOP, Los Zopilotes Txirriaus, DJ Tirri ta Tery. 

Ekainak 5, igandea
Haurren eguna

  • 12:30
    Herriko erraldoien konpartsa
  • 16:30, plazan
    Andra Mari ikastolak antolatutako binakako txapelketa
  • 19:00, ikastolako patioan
    Go!azen ikuskizuna

Ekainak 7, asteartea
Gaztetxeak XV urte

  • 18:30etik aurrera, gaztetxean
    Gazte asanbladaren eta gaztetxearen historiako material eta argazki erakusketa 
  • 19:00, gaztetxean
    Ohorezko aureskua
  • 19:30, gaztetxea
    Auzatea