Lurkide Egunarekin Autopista Elektrikorik Ez! plataformak REE eta Forestalia enpresek proiektatutako goi tentsioko bi argindar lineen kontra egin nahi izan zuen. Bere bozeramaile Alberto Frias Gilek gogorarazi du hamar urteko borrokan bi proiektu geldiarazi direla.