Kuttune talde abangoardista da: euskal erritmoak musika estilo afrikarrekin eta karibearrekin uztartzen ditu. Nerea Quincoces perkusionista eta abeslaria da taldeko zuzendaria, eta hamar taldekideen artean euskal, iberiar, afrikar, mediterranear, asiar eta kubatar musikan aditua diren musikariak daude. Kultur 2022 programaren barruan, irailaren 9an, ostirala, 20:30ean, Kuttuneren kontzertua izanen da Etxarri Aranazko plazan.