Skaiketan eta Zelanda Etxarri Aranatzen kontzertuan

Guaixe 2022ko uzt. 28a, 10:46
Zelanda taldea. ANDER CANALES/ARTXIBOA

Abuztuaren 2an, asteartean, Etxarri Aranazko festen barruan Fran Uriasen taldearen emanaldia izanen da. Skakeitan taldearen azkeneko kontzertuetako bat eskainiko du. 

Etxarri Aranazko festen barruan Skakeitan eta Zelanda taldeen kontzertua antolatu du udalak abuztuaren 2rako, asteartea, 22:30etik aurrera, plazan. Skakeitan taldea duela 14 urte sortu zuten eta udaberrian jakinarazi zuten "agur" esanen zutela. Beraz, udan egiten ari diren bira 'Zuekin azkena' da, hau da, agur bira. Zelanda taldea Fran Urias etxarriarrak Ane eta Iñaki Bastidarekin batera sortu zuen duela urte bat inguru. 

Erlazionatuak

"Aberasgarriena prozesua bera da"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 urr 12 Etxarri Aranatz