'Nire beldurrik maiteenak' antzezlanaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 2a, 14:10

Xabier Artieda antzezle etxarriarraren lana azaroaren 5ean, larunbata, izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Von Soria eta Von Simon Transilvanian-edo dauden zientzialariak dira Nire beldurrik maiteenak antzezlanaren protagonistak. Bizitza osoa daramate beldurren inguruan ikertzen. Xabier Artieda etxarriarra da lanaren antzezleetako bat da, eta azaroaren 5ean, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia eginen dute. 

'Nire beldurrik maiteenak' antzezlana

SinopsiaZeren beldur gara beldur garenean? Beldurrak beldurra ematen digu? Zenbat beldur dago gure beldurrean? Galdera hauekin obsesionatuta daude Von Simon irakaslea eta Von Soria irakaslea, gure zientzialariak. Bere laborategian beldurra sortu dezaketen formulak estutu, bihurritu eta maneiatzen dituzte. Baina, noski, beldurra ikertzeak beldur handia ematen du. Gure zientzialari bikainek aurrez aurre aurkituko dituzte beldur horiek eta haien mutazioak, beldurraren benetako formula bilatu eta aurkitu nahian dabiltzan bitartean. Musika eta ikus-entzunezkoa lagungarri izango dira beharrezkoak diren atmosferak sortzeko, geure beldurrak ezagutu, haiei aurre egin, elkarrekin bizi eta geure beldurren golkorako barre egin ahal izateko.

Fitxa artistikoa: 

  • Idazlea eta zuzendaria: Ana Maestrojuán.
  • Musika: Gorka Pastor.
  • Antzezleak: Xabier Artieda eta Iker Bengoetxea.
  • Emanaldia: Azaroak 5, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Prezioa: 3 euro (Etxarri Aranzko Udaleko webgunean).

 

Erlazionatuak

Beldurrak ikertzen

Erkuden Ruiz Barroso 2022 mar 16 Altsasu