'Zure platerean hasten da mundua' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 14a, 12:47

Azaroaren 24an, osteguna, Landarlan Ingurumen Elkartearen filmaren emanaldia izanen da Etxari Aranatzen, ZinUEMA programaren barruan. 

UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua jarri du martxan: ZinEUMA. Hamabi ikus-entzunezkoren egitaraua da ekimenaren oinarria. Lau udalerritan emanen da egitaraua, tartean Etxarri Aranatzen. Etxarri Aranazko lehenengo emanaldia Zure platerean hasten da mundua film dokumentalaren emanaldia izanen da, azaroaren 24an. 

'Zure platerean hasten da mundua' film dokumentala

Sinopsia: Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia. Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.

Fitxa artistikoa

  • Produkzioa: Aloña Jauregi
  • Zuzendaria: Ion Fontenla
  • Argazki zuzendaria: Iban Toledo (ON Produkzioak).
  • Gidoia: Amaia Aierbe
  • Musika: Oskar Estanga
  • Zuzeneko soinua: Danel Ciaurriz
  • Soinu postprodukzioa: Danez Ciaurriz
  • Ekoiztetxea: ON Produkzioak.
  • Aktoreak: Maria Redondo, Maitena Salinas eta Andoni Aizpuru.

Emanaldia: Azaroak 24, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Prezioa

  • Bonuak: 20 euroren truke hamar eduki. Bonua dutenek sarrerak hartzeko lehentasuna izanen dute. 

Trailerra

Zure platerean hasten da mundua_Trailerra from ON Produkzioak on Vimeo.