'Izurde magikoa' familiarteko filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 21a, 11:24

Abenduaren 8an, osteguna, animazio filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean, ZinUEMA programaren barruan. 

UEMAk euskarazko ikus-entzunzekoen eskaintza egonokor baterako esperientzia pilotua jarri du martxan. ZinUEMA deitutako ekimenaren barruan euskarazko hamabi ikus-entzunezkoren emanaldia izanen da azaroaren 24etik otsailaren 5era arte. Lau udalerritan emanen da programa, tartean Etxarri Aranatzen. Mota guztietako ikus-entzunezkoak emanan dituzte, eta abenduaren 8ran, osteguna, Izurde magikoa familiarteko animazio filma izanen da Etxarri Aranatzen. 

'Izurde magikoa' film dokumentala

Sinopsia: Izurde batzuek itsasoan aurkitzen duten haur bat erreskatatzen dute eta bere familiako beste bat bezala hazten dute. Kezkarik gabeko bizitza bizi du olatuen azpian, munstro gaizto batek itsaspeko munduaren gaineko boterea hartzen duen arte. Umea lehorrera erbesteratzen dute, eta Murvarid kapitain onberak han hartzen du. Kapitainaren eta Bola de Nieve izurdearen lagun leial eta ia anaiaren laguntzarekin, haurrak bidaia bat egiten du bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko.

Fitxa artistikoa: Animazioa.

Emanaldia: Abenduak 8, osteguna, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sarrerak
Etxarri Aranazko Udaleko webgunean

  • Bonuak: 20 euroren truke hamar eduki. Bonua dutenek sarrerak hartzeko lehentasuna izanen dute. 

Trailerra