ZinUEMA UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoa bultzatzeko antolatu duen programa da. Azaroaren 24tik otsailarera arte hamabi film, telesail, dokumental eta beste ikusteko aukera izanen da lau udalerritan, tartean Etxarri Aranatzen. Abenduaren 11n, igandea, Lupin III: The First animazio filmaren emanaldia izanen da.
'Lupin III' filmaren emanaldia
Sinopsia: Arsène Lupin bakan eta garaiezinaren biloba, Maurice Leblancek ‒Conan Doyleren garaikideak‒ sortutako lapur esku-zuri agurgarria, berdinik ez duen abentura batean murgilduko da, eta, arnegatutako talde bikain batekin batera, Bresson irakaslearen egunkari mitikoa aurkitzen eta lapurtzen saiatu ez ezik, bide batez, modua asmatu ere egingo du konspirazio nazi bat ezagutarazteko, poliziatik ihes egiteko eta mundua salbatzeko. Hau Takeshi Koikeren ‒Frank Millerren fan erabatekoa‒ anime bat da, Monkey Punch-ek sortutako manga zoragarri batean oinarritua. Aspaldian hasi zen guztia... Lupin III.aren lehen binetak 1967koak dira. Telebistako lehen irudiak 1972koak, baina mitoak mito dira... hala igaro daitezela mendeak.
Fitxa teknikoa: Animazioa.
Emanaldia: Abenduak 11, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Prezioa:
Etxarri Aranazko Udaleko webgunean.
- Bonuak: 20 euroren truke hamar eduki. Bonua dutenek sarrerak hartzeko lehentasuna izanen dute.