Lorena Arangoaren 'Nire baitaturik' ikuskizunaren emanaldia

Guaixe 2022ko aza. 21a, 15:07

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, azaroaren 25ean, ostirala, Etxarri Aranatzen bakardadearen gaia lantzen duen umorezko antzezlanaren emanaldia izanen da. 

Clown-etik bakardadearen gaia lantzen du Lorena Arangoa Zabaleta irurtzundarrak duela hamar bat urte sortu zuen Nire baitaturik ikuskizunak. Azaroaren 25ean, ostirala, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean emanaldia eginen du antzezleak. Egun berean Altsasun 20:00etan deituta dagoen Sakana mailako manifestazioan parte hartzeko deia egin du Etxarri Aranazko Udalak. 

'Nire baitaturik' ikuskizuna

Sinopsia: 60 minutu bizitzako bidean galdu zen emakumearen istorioa ikusteko. 60 minutu emakume hau beldurtuta ikusteko, bere erdipurdiko bizitzan abaro dagoen bakardadeak beldurtuta. 60 minutu sentimenduz beterik. Bilaketak, barreak eta negarrak hitzik gabeko bakarrizketan, barre egiteko eta hunkitzeko. 60 minutu ezarritako ereduak apurtzen, joandako denborak, amodioak... 60 minu 60 minutu bere baitatzeko. Nirebaitaturik klown bakarrizketa bat da, hitzik gabekoa baina emozioz beterikoa, bere harremanetan murgildutako emakume baten istorioa kontatzeko, bakarrik bizitzeko gai ez den emakumea, bizitzako gertaera batek bere bakardadearen aurrean jartzen duena. Bakardadeari buruzko istorio bat da, norbere burua hobeki ezagutzeari buruzkoa, bakoitzaren sentimendu eta beldurrei buruzkoa. Gure buruari trufa egiteko.

Fitxa teknikoa: Antzezlea: Lorena Arangoa

Emanaldia: Azaroak 25, ostirala, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Prezioa: 6 euro, Etxarri Aranazko Udaleko webgunean. 

Erlazionatuak