Martxan da Gure Pilota Pala Txapelketa

Guaixe 2022ko aza. 22a, 14:40

Azaroaren 26an eta 27an, larunbata eta igandea, Sakanako Pla Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranazko frontoian. 

Azaroaren 26an, larunbata, 16:30ean, jokatuko da XVIII. Gure Pilota Nesken Sakanako Pala Txapelketaren lehen jardunaldia, Etxarri Aranazko Euskalerriari frontoian. Lehen mailako Otxoa eta Macicior bikotea Sarasibar eta Saralegi bikotearen kontra eta Aldasoro Lopez bikotea Berekoetxea eta Eskala bikotearen kontra ariko dira. Hurrengo egunean, azaroaren 27an, igandea, 11:00etan, Elite mailako partidak izanen dira eta Murillo eta Paula bikoteak Irati R. eta Miren bikotearen kontra jokatuko dute eta Zulaika eta Dufur bikotea Espinal eta Igoa bikotearen kontra ariko dira. 

Erlazionatuak

Palista onenen ikuskizuna hastera doa

Maider Betelu Ganboa 2022 aza 25 Altsasu