'The Snow Queen' animazio filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 2a, 11:37

Abenduaren 29an, osteguna, marrazki bizidunetako euskarazko filmaren proiekzioa izanen da Etxarri Aratzen, ZinUEMA programaren barruan. 

UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoak bulatzatzeko martxa jarri duen programa da ZinUEMA. Guztira, hamabi film, telesail, dokumental eta beste ikusteko aukera izanen da parte hartu duten lau udalerritan, tartean Etxarri Aranatzen. Abenduaren 29an, osteguna, The Snow Queen filmaren emanaldia izanen da. 

'The Snow Queen' filma

Sinopsioa: Mundu berri bat sortzeko asmotan, non sinpletasunak sentimenduak baztertuko dituen eta ipar haize hotzak giza arimak izoztuko dituen, Izotzetako Erreginak izotzez estali du mundua eta arte adierazpen guztiak suntsitu nahi ditu.  Ispilu magiko baten iragarpenen arabera, Izotzetako Erreginarentzako azken mehatxua Vegard Maisua deritzon beiragile batengandik dator. Haren ispiluek itxura ez ezik ikuslearen arima ere erakusten dute. Egun batean, ipar haizeak Vegard eta bere emazte Una desagerraraziko ditu. Baina, lehenago, beiragileak bere seme Kai eta haren arreba arreba Gerda ezkutatzea lortuko du. Urte batzuk geroago, Izotzetako Erreginaren zerbitzariak Kai aurkituko du, Gerdaren neba eta Vegard Maisuaren oinordekotzat daukatena. Kai Izotzetako Erreginaren jauregian bahituta daukatela, Gerdak bidaia luze bati ekingo dio mundu izoztu miragarrian zehar. Oztopo latzei aurre egin eta lagun berriak aurkituko ditu bere ahaleginetan, Kai askatu, Izotzetako Erregina garaitu eta mundu osoko jendearen bihotzak berriz pizteko misio horretan.

Fitxa teknikoa: Animazioa. 

Emanaldia: Abenduak 29, osteguna, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Prezioa
Etxarri Aranazko Udaleko webgunean. 

  • Bonuak: 20 euroren truke hamar eduki. Bonua dutenek sarrerak hartzeko lehentasuna izanen dute.