Aurreko hiru ostegunak, otsailaren 2an, 9an eta 16an, kintoak txatarrez jantzi eta kalez kale ibili ondoren, otsailaren 18an, larunbata, Zalduniyote eguna ospatuko dute Etxarri Aranatzen. Egun horretan irudimena lagun etxarriarrek mozorro anitzez jantzita hiri ihoteak ospatuko dituzte.
Astierteiyote egunean, otsailaren 21ean, aldiz, txatarrak itzuliko dira eta oraingoan, kintoak ez ezik etxarriarrak txatarrez eta trapu zaharrez aterako dira kalera eta Kixkimau Pintto zakuz jantzitako pertsonaia, lastoz betea, eta eskuan makil bat duena kalejiran eramanen dute, amaieran, plazako zelaian erretzeko.
Etxarri Aranazko ihoteak Iyote Batzordeak, 2023ko kintoek, Etxarriko Gazte Asanbladak, Etxarriko Udalak, Tabernariak, Ikastolak, Eskolak, Etxarri Kantuzek, Txistulariek eta Erraldoi Konpartsak antolatu dituzte.
Etxarri Aranazko iyoteetako egitaraua
Otsailak 18 larunbata
Zalduniyote -hiri ihotea-
- 12:00 Jolasak haurrendako, kintoek antolatuta.
- 13:00 Etxarri kantuz, herrian zehar.
Auzatea, tabernarien eskutik.
Triki poteoa, EGAren eskutik. - 18:30 Mozorro txapeleta, EGAren eskutik.
- 20:00-22:00 / 23:00-02:00 DJ Txumasketa, plazan.
Otsailak 21 asteartea
Astierteiyote -herri ihotea-
- 09:30-14:30 Kalejira, Txaranga Berriak txarangarekin. Kintoek antolatuta.
- 12:00 Kili, Kolo eta Mokorekin Parranda tutiplen animazioa eta dantzaldia, plazan.
- 13:30 Txarangaren kontzertua, plazan.
- 17:30 Txokolatada, plazako estalopean.
- 17:30-21:00 Gauargi taldearekin dantzaldia, plazan.
- 19:00 Kixkimau Pinttoren segizioa kalez kale txistulariekin. EGAk antolatuta.
- 19:30 Auzatea. Kintoek antolatuta.
- Ondoren, Kixkimau Pinttore erretzea, plazako zelaian. EGAk antolatuta.