Aurten Etxarri Aranatzek 29 kinto ditu: Osane Orella San Martin, Jonan Ijurra Artieda, Irune Karasatorre Sureda, Alaitz Ulaiar Nabarro, Izaro Lakuntza Ormazabal, Garoa Bergara Nazabal, Maria Imaz Calvo, Oihan Mariñelarena Marañon, Anne Gorritxo Urzelai, June Zubeldia Garzia, Uxune Campos Huarte, Maitane Igoa Lopez de Aguileta, Joseba Zubieta Igoa, Oinatz Carreño Goñi, Maddi Mendinueta Lazkoz, Amaia Nazabal Martinez de Albeniz, Jon Nazabal Martinez de Albeniz, Aritz Oiarbide Erdozia, Ioan Goikoetxea Agirre, Alain Jaka Goñi, Aitana Igoa Nazabal, Amal El Houndali Dahine, Ainhoa Tello Coyago, Aitor Ijurra Ondarra, Eider Jaka Erdozia, Manex Zufiaurre Begiristain, Achraf Sbai Eddib, Markel Intxaurraga Roldan eta Pello Mikel Mikelez Fernandez.
Otsailaren 20an, astelehena, hasiko da Etxarri Aranazko kintoen egitaraua. Gauean afaltzera elkarutko dira eta, ondoren, autobusa hartu eta Tolosako inauterietara joanen dira. Han gaupasa egin eta etxera bueltan, otsailaren 21ean, asteartea, baserritarrez jantzita aterako dira kalera buruan ttutturra, koloretako kono itxurako txanoa, dutela. Mendigorriako Berriak txaranga lagun izanen dute kinto eskean. Arratsaldean, Kixkimau Pinttoren irudia kalejiran eramanen dute eta amaiera su emanen diote. Erretzen den bitartean Lantzeko zortzikoa dantzatuko dute.
Etxarri Aranazko kintoek Olentzero eta Mari Domingiren segizioan parte hartu zuten eta urte zahar gauean eskean aritu ziren. Dantzakia hiru egunetan egiten dute: San Kiriko, San Adriane ta Ama Birjinaren egunean. Zeinek noiz dantzatuko duen jakiteko zozketa eginen dute.