DNA Dantza Garaikidea sustatzeko Nafarroako Gobernuaren programaren barruan, Akira Yoshida dantzari iruindarra bere dantza proiektua Etxarri Aranazko kultur etxean lantzen hasi zen. Programa berdinaren barruan apirilaren 14an, ostirala, 19:00etan, Together to get there dantza ikuskizuna mustuko du, Lali Ayguadó dantzariarekin batera. Ikuskizunean break dance eta dantza garaikidea uztartzen dituzte. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke.