Pello Mariñelarena artearen bidez gogoan

Guaixe 2023ko api. 25a, 10:35

'Espetxea eta Sorkuntza' egitarauaren aurkezpena.

Presoaren heriotzaren 30. urteurrenean zenbait ekimen eginen dituzte Etxarri Aranatzen: apirilaren 30ean, igandea, dokumentala izanen da, maiatzaren 5etatik 7ra arte 'Piti'-ren lanen erakusketa eta maiatzaren 10ean 'Sorkuntza eta espetxea' mahai ingurua. Maiatzaren 13an ekitaldia eginen dute.

Pello Mariñelarena Imaz etxarriarra 1993ko maiatzaren 15ean hi zen Parisko espetxe batean, "berandu eta gaizki" artatutako gaixotasun baten ondorioz, senideek eta lagunek azaldu bezala. Mariñelarena sortzailea zen, "sentibera eta barne bizitza aberatsekoa. Gaintasun berezia zuen sakon sakonetik irteten zitzaion barne bulkada hori margolanetan eta olerkietan islatzeko". Espetxeak ez zion sormena eten.

Mariñelarenaren heriotzaren 30. urteurrenean Espetxea eta Sorkuntza egitaraua prestatu dute Etxarri Aranatzen, "oroimen ariketa egitearekin batera presoen eta herriaren arteko komunikazio bidea zabaltzeko asmoz".

'Espetxea eta sorkuntza' egitaraua

Apirilak 30 igandea
18:30 kultur etxean

Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldia eta Xabier Amurizarekin solasaldia. 
Bidaia erreal bat egoera itxuras irreal batean kontatzen du. 1968 eta 1976 urteetan Zamorako apaizen kartzlean preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten franksimoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Apaiz horietako bi izan ziren Xabier Amuriza eta Etxarri Aranatzen bizitzen aritu den Jon Etxabe.

Maiatzak 5, 6 eta 7
Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

Iñaki Pikabea Piti preso oiharen Ekinaren Ekinez artelanen erakusketa.
Eskultura, margolan eta collage sorta, gizarteari eta ingurumenari buruzkoak. Artelanetan mugarik gabeko esperemintazioa darabil artistak.

Maiatzak 10 asteazkena
19:00 kultur etxean

Sorkuntza eta espetxea mahai ingurua: Iñaki Pikabea Piti eta Jokin Urain Kixkur preso oihak, Ateramiñe elkarteko kideak.

Maiatzek 13 larunbata
12:30 plazan

Pello Mariñelarena Imaz 30 urte gogoan. Sormenak batzen ditu presoa eta herria ekitaldia.

 

 

Erlazionatuak