Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatzen dituen Euskal festak maiatzaren 27an, larunbata, eta ekainaren 1ean, 2an eta 3an, ostegunetik larunbatera, izanen dira. Haurren eguna, hitzaldia, bertsolariak, bazkaria, txapel jaurtiketa txapelketa, kontzertuak... Egitaraua osatua antolatu du EGAk. Ekainaren 3an, larunbata, Euskal festen egun handian kaxeroz jantzita ateratzeko deia egin dute. Euskal astearen ekimenen antolakuntzan Etxarri Aranazko Udalak, Iturri Eder, Derry, Iratxo, Leku Ona eta Xapatero tabernek eta Andra Mari ikastolak laguntzen dute.
Etxarri Aranazko 2023ko Euskal Astie
Maiatzak 27 larunbata
Haurren eguna
11:30 Aurpegi margoketa eta margotzeko espazioa, plazan.
12:30 Etxarri Aranazko erraldoien konpartsa.
14:00 Bazkaria, plazan. Ondoren, jolasak.
Tiketak: ikastolan, eskolan eta Leku Ona tabernan, 6 eurotan.
16:30 Scape Town, plazan.
18:00 Ikastolak antolatutako Binakako lasterketa.
20:00 Auzatea eta merendola, plazan.
Ekainak 1 osteguna
18:30 Joxe Erdoziaren Etxarriera kinkurraundiyon hizkera hitzaldia, gaztetxean.
Ekainak 2 ostirala
20:30 Bertsolariak, txoznan.
Ekainak 3 larunbata
Euskal festa
11:00 Herri ergaileen azoka, plazan.
12:00 Txupinazoa, plazan.
12:15 Herri kirolak, plazan.
13:00 Etxarrin kantuz.
15:00 Bazkaria, plazan.
Tiketak: Xapatero tabernan, 15 eurotan.
16:00 Txapel jauritketan txapelketa.
16:30 Bingoa.
17:30 Ikastolak antolatutako taloak, plazan.
19:00 Sakatu elektrotxaranga.
22:00 Kontzertuak: Zinez, Deserrite, Bad Sound System eta Bungalo Dub Lengualerta taldeak, plazan.