Feriak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko ira. 26a, 10:06

2022ko Etxarri Aranazko feriak. ARTXIBOA

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, larunbata eta igandea, feriak ospatuko dituzte Etxarrin. Aurretik, irailaren 28an, osteguna, kirola eta elikadura jasangarriari buruzko hitzaldia izanen da, eta igandean, Mendira joan-etorria martxa izanen da.

Urriko lehenengo igandearekin ospatuko dituzte feriak Etxarri Aranatzen: urriaren 1ean ekoizle eta artisauen azoka eta Sakanako Artzaien XIX. Gazta Txapelketan izanen dira, baina aurretik, irailaren 30ean, larunbata, hasiko dira ospakizunak. Etxarri Aranazko gaztetxeak irailaren 29an hasiera emanen diote ferietako egitarauari.

Irailaren 28an, osteguna, 19:00etan, Kirola eta elikadura jasangarria hitzaldia izanen da, Larrañeta elkartean,  Nafarroa Ezagutu Sarea antolatuta; tokiko produktuak erabiliz mendira eramateko jakiak prestatzen ikasteko saio praktikoa izanen da, eta Xalok zentroko Ana Carmen Huartek emanen du. Izena ematea 634 016 946 telefonoan eman daiteke, eta informazio gehiagorako jasangarritasuna.aralar23@gmail.com epostara mezua bidali. Doako ekimena da.

Urriaren 1ean, igandea, 11:00etatik aurrera, 48. Mendira Joan Etorria martxa izanen da ere, Etxarri Aranazko plazatik. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da kronoak.com webgunean, 10 eurotan, eta dortsal banaketa egunean bertan izanen da, 9:00etatik 10:00etara.

Etxarri Aranazko Feriak

Irailak 28 osteguna

19:00 Kirola eta elikadura jasangarria jardunaldia, Larrañeta elkartean.

Irailak 29 ostirala

20:00 Pintxopotea eta sukaldearen mustutzea, gaztetxeak antolatuta.

00:00 DJ Deabru, gaztetxeak antolatuta.

Irailak 30 larunbata

12:00 Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa.

16:30 - 19:00 Bikeshow: umeentzako zirkuitua eta erakustaldia.

17:00 Talo tailerra, Saralegitarrekin.

16:00 - 20:00 Etxarriko animalien erakusketa.

18:30 Kalaska proiektuaren aurkezpena: Etxarriko hiltegia bizirik, tokiko elikadura baten alde.

19:30 Auzatea Karrikestu elkartearen eskutik.

20:00 Salbea, elizak antolatuta.
Etxera elkarretaratzea, Sarek eta Etxeratek deituta.

20:30 - 22:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 - 04:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Urriak 1 igandea

10:00 - 14:00 Ekoizle eta artisauen azoka.

10:30 Meyetzan sarrera korrikalariak animatzera, gaztetxeak antolatuta.

11:00 XLVIII. Mendria Joan Etorria, Udaberri Elkarteak antolatuta.
Sakanako Artzaien XIX. Gazta Txapelketa.

11:15 Auzatea Larrañeta elkartearen eskutik.

13:00 Etxarri Kantuz, herrian zehar.

18:00 Pilota partidak, Euskalerriari pilotalekuan:

Neskak:
Mendiburu - Aldaregia
O. R. Larramendi - Etxekolonea

Mutilak:
Bakaikoa - Ugartemendia
Alderdi II - Eskiroz

18:30 - 21:00 DJ Anai musika eta animazioa.

21:00 Zezensuzkoa.