Xabier Artiedaren azkena, etxean

Guaixe 2023ko aza. 20a, 11:12

Xabier Artieda 'Moby Dick' ikuskizunaren une batean. TXISTI PHOTO

Azaroaren 26an, igandea, 'Moby Dick' ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Bale handiaren Herman Melville istorioaren bertsioa egin du Xabier Artieda antzezle etxarriarrak, eta Moby Dick familia antzekira "hurbildu du", bere ikuspuntua emanez. Ipuin kontakizun antzeztua da, baita txotxongiloak ere ateratzen dira, eta hainbat gaia jorratu ditu antzerkigileak. Azaroaren 26an, igandea, 17:30ean, Moby Dick Xabier Artiedaren ikuskizunaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrerak Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eros daitezke, 3 eurotan.

Erlazionatuak

Balea handiaren ipuinaren atzetik

Erkuden Ruiz Barroso 2023 aza 22 Etxarri Aranatz