Jon Etxabe omenduko dute Etxarri Aranatzen

Guaixe 2023ko aza. 21a, 07:49

Jon Etxabe Etxarri Aranatzen 2009an. ARTXIBOA

Azaroaren 26an, igandea, 'Zure eredutik aterako dira ezpalak' ekitaldia eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Uztailaren 31n zendu zen Jon Etxabe Garitazelaia apaiz ohi eta ETAko kide izandakoa. Burgosko prozesuan epaituta, zazpi urte egin zituen preso apaizendako Zamorako espetxean. Urte luzez Etxarri Aranatzen bizi izan zen eta presoen eskubideen alde borrokatu zuen ere. Azaroaren 26an, igandea, Etxaberen omenezko Zure eredutik aterako dira ezpalak ekitaldia antolatu dute etxarriarrek, 12:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Erlazionatuak