Musika eskolako zortzigarren lanpostua esleituta

Guaixe 2023ko aza. 27a, 11:12

Etxarriko musika eskolako sarbidea eskuineko atea da. ARTXIBOA

Merezimendu lehiaketaren bidez bete da

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egin zuen Etxarri Aranazko Udalak. Hura eginda, kalifikazio epaimahaiak proposatu du Mikel Auzmendi Garziandia izatea gitarra irakaslea. Beraz, Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolaren zerbitzuko lan kontratuko langile finkoa izanen da eta lanaldi erdian ariko da. Prozesu beraren bidez Etxarri Aranazko Udalak beste zazpi musika irakasleren lanpostuak esleitu zituen.