Joxe Aldasororen bakarrizketa saioa, etxean

Guaixe 2023ko abenduaren 11

Abenduaren 15ean, ostirala, 'Zurrakapotie' umore ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Joxe Aldasoro etxarriarra duela hiru urte inguru hasi zen bakarrizketen munduan, eta abenduaren 15ean, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean Zurrakapotie bakarrizketa saioa mustuko du. "Bereziki" prestatu duen ariketa dela esan du etxarriarrak; gaiak askotarikoak izanen dira. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean.

Erlazionatuak