Garziandiaren kargu hartzera joateko autobusak

Guaixe 2023ko abe. 19a, 10:11

Mikel Garziandia Goñi eta arakildarrak Oskiako erromerian. ARTXIBOA

Palentzian kargu hartzean egon nahi dutenek hilaren 21era arteko epea dute izena emateko.

Mikel Garziandia Goñi etxarriarrak Palentziako gotzain kargua ilbeltzaren 20an hartuko du. Hainbat  sakandarrek kargu hartze horren lekuko izan nahi zuten. Horregatik, Palentziara joateko autobusa antolatu dute. Sakanatik ilbeltzaren 20ko 06:30ean abiatuko da. Ekitaldiaren ondoren, autobusa Sakanara bueltan 19:00ak aldera abiatuko da. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek haien herriko parrokietara jo beharko dute. Izena emateko epea abenduaren 21ean, ostegunean, despedituko da. 

Erlazionatuak