Bederatzigarren urtez izango da Zama doinuz arindu ilbeltzaren 7an, igandea, Etxarri Aranazko kultur etxean. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolatzen duten kontzertu eta ikuskizunaren bi emanaldi izango dira; 17:00etan eta 19:30ean, eta antolakuntzatik esan dutenez, Euskal Herriko "abeslari ezagunek" urtetako gatazkak oraindik duten "zama doinuz arintzeko" akera emango diete. Zama doinuz arindu jaialdiaren helburua "euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta ematen diren hainbat eskubide urraketen zama aritzena izango da", baita "luzatu den" gatazkaren konponbideak ematearen aldeko mezua zabaltzea ere.
2024ko Zama doinuz arindu kontzertuko kartela Xiberoots taldeko Pette eta Jon eta Koma taldeko Bribi eta Natxo musikariek eta Iheskide, Eire, Ibil bedi eta McOnak taldeek eta Zigor DZk, Maider Ansa abeslariak eta Ion Barbarin aktoreak osatzen dute. Sarrerak 15 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko udaletxeko kultura bulegoan goizez, Etxarri Aranazko Udaleko webgunean eta Xapatero eta Leku Ona tabernetan.