Etxarriarren artean bi astez makina bat zurrumurru egon ondoren, dagoeneko baieztatu daiteke: Willy Wonkak erosi du Ufesa zena eta bertan txokolategia zabaldu du. Herrian eragindako iskanbilaren jakitun, Wonkak herriko bost haurrei bere fabrika bisitatzeko aukera emanen die, "zorioneko horiei neronek erakutsiko dizkiet bertako sekretu eta magia guztiak". Aldi berean, Wonkak jakinarazi du herriko plazaren inguruko txoko edo izkinetan urrezko bost txartel estaliko dituela otsailaren 10ean, larunbatarekin. Haietako batek sari bat jasoko du, "imajina daitekeen guztia baino hobea izanen dena", Wonkaren esanetan. Gaineratu duenez, Etxarriko plazan agertuko da zalduniyotean, 13:30ean. Orduan emanen du bost tabletei buruzko informazio gehiago. Sarien berri mozorro txapelketan emanen du. Informazio gehiago Wonkaren sare sozialetan dago: Ig: @wonka_txokolategia edo Fb: Wonka Txokolategia.
Ver esta publicación en Instagram