Saharako liburutegi ibiltarien erakusketa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko ots. 9a, 12:17

Saharako liburutegi bat. KABIAK

Otsailaren 23ra arte Bubisher proiektuaren hamabosgarren urteurrenaren 'Hegoak Hegan' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian ikusgai egonen da.

Bubisher elkarteak Saharako liburutegiak sustatu ditu, eta Kabiak elkarte nafarrak herrialdean lan hori eta Saharako kultura ezaguraztea du helburu. Bubisherrek hamabost urte bete ditu, eta haren lanaren berri ematen duen Liburutegi ibiltariak Saharan. Hegoak Hegan erakusketa otsailaren 23ra arte ikusgai egonen da Etxarri Aranazko liburutegian.

Bestetik, otsailarne 22an, 17:00etan, Sahararen aldeko ipuinak Kabiak elkartearen ipuin kontaketa izanen da, eta 19:00etan Sahararen eta elkateen proiektuen inguruko hitzaldia eta aurkezpena izanen da ere.

Erlazionatuak

Saharako liburutegiak

Erkuden Ruiz Barroso 2023 mai 08 Altsasu