Kantu bat gara Jon Maiaren lehenengo kontzertuaren "estiloko" egitura du Kantu berri bat gara. Lan berriak hainbat gai tratatzen ditu, besteak beste, elkartasuna eta hizkuntza, eta herri proposamena dela esan daitekeela aipatu du Maiak. Kontzertuetan kolaboratzaileez inguratzen da, gainera. Martxoaren 15ean, ostirala, 22:00etan, Jon Maiaren Kantu berri bat gara kontzertua izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrerak Etxarri Aranazko Udalaren webgunean eta udaletxean eros daitezke, 15 eurotan.