Forestalia enpresak goi tentsioko linea baten bidez Aragoa eta Bizkaia Sakanan barna lotu nahi ditu. Linea horri eusteko hainbat dorre jarri behar dira. Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, hainbat lurjabek enpresaren gutunak jaso dituzte. Idatzi horietan lurjabeei dorreak jartzeko baimena eskatzen die enpresak. Etxarri Aranazko Udalak eta Autopista Elektrikorik Ez! Plataformak baimenik ez sinatzeko gomendatu dute. Ez kolaboratzeko dei horrekin batera, "ahalik eta informazio gehien jaso" eta udalari eta plataformari jakinarazteko eskatu dute.